Katsugen Undō Begisaren
Mugimendu Espontaneoa eta Seitai Kultura
Dakizuenez, Joseba Sierra Ruiz izan da azken urteotan, eta bereziki azken hilabetean, Seitai Kultura eta Mugimendu Espontaneoa gerturatu dizkiguna. Elkartearen esparrutik kanpo, praktikarako guneak eskaintzen jarraitzen du, proposamen honetan hasi nahi dutenentzat nahiz gorputzaren entzuketa eta mugimendu naturalean sakontzen jarraitu nahi dutenentzat.
Datorren ekainaren 2an, 19:30etik 20:45era, saio bat emango du BAVHANA Eskolan, Algortan (Piñaga kalea, 9). Praktika hau gertutik ezagutzeko eta haren onurak norberak zuzenean esperimentatzeko aukera izango da. Jardueraren kostua: 18 €.
Izena emateko: 630 731 329 edo josebaruizsierra@gmail.com
Gainera, Seitai Kulturaren jatorria eta Josebaren ibilbidea gehiago ezagutu nahi badituzu, ondoren uzten dugun elkarrizketa entzutea gomendatzen dizugu. Oso interesgarria da: Mugitu Seitai Kulturarekin, Radio Vitorian emititua.
Elkarrizketaren esteka: https://www.bilboseitai.com/entrevista-en-la-red-viva/

