Seitai Bartzelonaren 50 urteurrena
oan den irailaren 26an, Katsumi Mamineren jardueraren, Bartzelonako Seitairen eta Haruchika Noguchiren heriotzaren 50. urteurrena zela eta, Katsugen Kai bat egin zen Bartzelonan. Katsugen Undo-ren taldeko topaketa bat izan zen. Ekitaldi hau aurrekaririk gabekoa izan da, 40 urte baitziren horrelakorik gertatu ez zela. 1983an egin zen Montjuïc-eko Katsugen Kai hura, 500 lagunek eta Japoniako Seitai-ko hainbat ordezkarik parte hartu zutena.
Katsugen Kaiak Japonian antolatzen dira duela 80 urtetik, eta Katsugen praktika herrialde osoan zabaltzen lagundu zuten; horri esker, Japoniako Seitai Kyokai elkarteak 100.000 kide izatera iritsi zen. Noguchik 3.000 pertsona bildu zituen Tokion Katsugen Kai batean. Ohikoa zen Japoniako Seitai Kyokai elkartearen dojo zentralean egindako Katsugen topaketetan belaunaldi desberdinetako 300 pertsona elkartzea.
Aurten, Japoniako Seitai Kyokai elkarteko zuzendaritza berriak Katsugen Kaiak bultzatu eta Noguchiren antzinako espiritua berreskuratu nahi du: Katsugen praktika belaunaldi desberdinen artean modu errazean partekatzea. Yamaguchin, Iruñearen tamainako hirian, 80 lagunek parte hartu zuten joan den apirilean egindako Katsugen Kai batean.
Yamaguchiko topaketa eder hark, haren kontakizunak eta argazkiek, Bartzelonan Katsugen Kai bat proposatzera eta antolatzera bultzatu ninduten, Fundación Seitai Barcelona eta Associació Cultura Seitai elkarteekin batera. Uda osoa eman genuen antolaketan. Ez zen batere erraza izan, baina merezi izan du. Japoniako Seitai Kyokairen babesa jaso dugu.
Uda osoan zehar egindako lana irailaren 26an gauzatu zen, Sants auzoan. 60 lagunek hartu zuten parte, guztiak Seitai ingurukoak, oraingo honetan ez baitzen publizitaterik egin. Helburua da Bartzelonan Katsugen Kai hauek urtero egitea eta denei irekitzea.
Nik Katsugen Kaiak antolatu nahiko nituzke Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta inguruko beste hiri batzuetan. Inoiz baino gehiago, espazio hau eta elkarri laguntzeko eta komunikatzeko beste modu hau berreskuratu behar ditugu. Gure buruari CVPan berezko kokapena berreskuratzen utzi behar diogu, ahaztuta dugun gure izaera zoragarri eta berezia lantzeko. Duela mende bat, Haruchika Noguchik opari handi bat egin zigun, eta gizarte osoarekin partekatu eta zaindu behar dugu. Katsumi Mamine arduratu zen horretaz 50 urtez, eta guk lan horrekin jarraitu behar dugu.